Argazki bat behelainoan-Geldi Gu Eta Dena Huts CD
10,00€
Argazki bat behelainoan-Geldi Gu Eta Dena Huts CD
Hay existencias
1.
Lotsarik Eza 03:26
buy track
2.
Huts 05:47
3.
Berandu Da 04:47 video
4.
Faborez 02:44 video
5.
Lo Daude 03:18
about
Demagun berandu dela, etxeak itxiak eta hutsik daudela, margoa lehortu dela. Demagun biharko eguna gaurko egun bera izango dela. Demagun, kontraesanak kontraesan, libre garela.
“Geldi Gu Eta Dena Huts” izena du Argazki Bat Behelainoan (ABB) taldearen lan berriak. Bost pistako EPa dugu, hogei minutuko luzera duena. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratua eta Karlos Osinagak grabatua, “Segurtasun Eza” (2023) lehen lan luzea bezala. Era berean, orduan bezala orain ere, Arkaitz Artola Arnaiz (AAA) dugu musikagile, baita musikari nagusia ere, baina izan dira zenbait kolaborazio ere; musikan laguntzaile handiena Iker Vazquez (Pelax, Neu Troia…) izan da baterian, aurreko diskan eta zuzenekoetan ere aritu zena, Huts abestian North Asuna eta Urtzi Aizpuru izan ditu saxo eta tronboian hurrenez hurren. Hitzetan, aldiz, Mikel Peruarena Ansa (Faborez), Jon Markel Ormazabal Gaztañaga (Lo daude) eta Ion Olano Carlos (Huts) izan ditu lanbrokide.
Aurreko diskoa barnerakoia eta nolabait ilunagoa bazen, oraingo hau argitsuago, koloretsuago, freskoago datorkigu, lotsagabe. Hain zuzen, “Lotsarik eza” instrumentalarekin hasten da EPa: kiribil hipnotikoan barneratzen gaitu, zuloan harrapatu eta barnerantz lehertzen den arte. Segidan datoz hitzez eta hotsez “Huts”, “Berandu da”, “Faborez” eta “Lo daude” hurrenez hurren.
Izenburuarekin kontraste eginez, mugiarazten duen lan musikala da “Geldi Gu Eta Dena Huts”. Betekadarik eragin gabe, halako gose moduko batez utziko dituena gorputz-gogoak, plazer hutsez mugitzen segitzeko gogoz.
credits
released February 5, 2025
2024ko urria eta abendua artean Bonberenean
grabatua eta nahastua Karlos Osinagaren gidaritzapean.
Masterizazioa: Estanis Elorza, Doctor Master
Bateria: Iker Vazquez
Saxoa (Huts): North Asuna
Tronboia (Huts): Urtzi Aizpuru
Gitarra, baxua, teklatua, ahotsa, musika,
barruko argazkia eta diseinua: Arkaitz Artola Arnaiz
Azaleko argazkia: Jaione Dagdrømmer
Hitzak: Ion Olano Carlos (Huts), Mikel Peruarena Ansa (Faborez),
Jon Markel Ormazabal Gaztañaga (Lo daude) eta Arkaitz Artola (Berandu da)
Lotsarik ezako ahotsak: "Erlauntza" filma (Mireia Gabilondo, 2020)