Lan honi esker 2 urte inguru biratzearen ostean, eta denbora horretan ezagututako hainbeste leku eta pertsonen bizipenak memorian biziki izanda, berriro ere ekiten diote bilatze prozesuari, oraingoan euren ekarpen eta soinu propioa zein den aurkitu nahian.
Identitate horren bila, hurbilago sentitzen duten euskarara jotzen dute sortze prozesuan zehar, modu ia instintibo batez, eta 2021 urteko udaberrian Karlos Osinagaren eskuetan jartzen dira “Hamaika” (Bonberenea Ekintzak 2021) grabatzeko.
“Hamaika” hitzak euskeraz duen zentzu bikoitzak ezinhobeto isladatzen du diska honek suposatu duena.
Konkretutik abstraktora, gai bakarretik aniztasunera, zuri-beltzetik kolorera.
Hamaika kanta, hamaika kontu, hamaika bizipen, hamaika irudi.
Tracklist:
1- Ateak
2- Sustraiak
3- Ikara
4- Perimetroa
5- Oinatzak
6- Argia
7- Kresala
8- Menpe
9- Izenak
10- Latitudeak
11- Aztanak