Seleccionar página

Gorka Urbizu-Hasiera bat CD

15,00

Gorka Urbizu-Hasiera bat CD

Hay existencias

SKU: 8447053058633 Categorías: ,

GORKA URBIZUk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez.

Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor.

--

FITXA TEKNIKOA

-Teatre de ca l’Eril-en grabatua (Guissona, Lleida, Kataluña)

-Ekoizpen, grabaketa eta nahasketa arduraduna: Jordi Matas

-Koekoizpena eta grabaketa eta nahasketa laguntzailea: Joan Pons

-Masterizazioa: Dave Cooley, Elysian Masters estudioan (Los Angeles, Kalifornia, AEB)

-Musika eta letra guztia: Gorka Urbizu.

-Grabaketa sesioetako musikariak:

Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra

Jordi Matas: Baxua, gitarra eta teklatuak. Bateria en ‘Sute bat’ kantuan

Joan Pons: Batera ‘Janela bat’, ‘Maitasun bat’ eta ‘Besterik ez’ kantuetan

Ferran Palau: Bateria ‘Tren bat’ eta ‘Kolore bat’ kantuetan

Ildefons Alonso ‘Ildu’: Bateria ‘Toki bat’, ‘Teoria bat’ eta ‘Lilura bat’ kantuetan

KANTU-ZERRENDA:

A)

1- Maitasun bat

2- Teoria bat

3- Tren bat

4- Toki bat

5- Janela bat

B)

6- Kolore bat

7- Lilura bat

8- Etxe bat

9- Sute bat

10- Besterik ez